XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ehun bat preso ba zen patio hartan, emakume, haur eta agure zenbait tartean.
Erdi-erdian zegoen belardiari bueltaka hasi nintzaion
Bazkal orduan jan-tokira eraman ginduzten.
Bizpa-hiru lagun galdezka ari zintzaizkidan.
Ezagunak nunbait behar nituen izan, baina ez nien erantzun: ez nekien nun negonik ere.
Arratsean, hamar bat preso berri ekarri zituzten.
Garcia ogilea ezagutu nuen.
Berak esan zidan: - Potro haundi hori! Ez hindukan bizirik jotzen! - Hiltzera epaitua nindukan, gero ideiaz-edo aldatu egin dituk nunbait.
Ez zekiat zer gertatu dukan.
- Ordu bitan ailtxa natxiek preso, esan zuen Garcia-k.
- Zer dela-ta? Garcia ez zen politikan sartzen.